2023(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

MILA ESKER!


Aste bat pasa da azken Arizkun Rock izango dela komunikatu ginuenetik, esker hitzak ditugu bakarrik. 

Herritarrei, lagunei, komunikabideei… ehundaka izan zarete idatzi gaituzuenak, biba zuek.

Mila esker aunitz ere atzo Arizkungo Plazatik pasatu zineten guztiei, gure azken edizioko kamiseta erosteagatik. 

Hemendik aitzin zurea eskuratu nahi baduzu:

- Estankoa (Arizkun)

- Marmoles Soule (Arizkun)

- Gurekin harremanetan jarri

- info@arizkunrock.eus

- Larunbat goizean Arizkungo Plazan eta Igande goizean Erratzuko Plazan Artisau Azokan

Besarkada bat!