ARIZKUN ROCK
Arizkun Rock Arizkun herrian antolatzen den doako musika jaialdi bat da, normalean herriko bestetan izaten dena. 2014an sortu zen, lehenengo edizioa 2015ean izanik. Bere edizioetan Euskal Herrian zein Estatu mailan ezaguturiko musika taldeek parte hartu dute.
“Jaialdi handietan jotzea ongi dago, baina 600 biztanletara ailegatzen ez den herri batera ailegatu eta atzean dagoen lana ikustea harrigarria da… zein maitasun eta mimoz lan egiten duten ohartzen zara.” - Anonimoa.
HISTORIA
2014 bukaeran, Arizkungo gazte talde bat elkartu zen urteetan herriko festetako egitarauaren barruan burutzen ziren kontzertuei bulkadatxo bat emateko helburuarekin. Horrela, izen handiko taldeekin lanean hastea erabaki zen bertako eta sortu berri diren taldeak atzendu gabe.
EDIZIOAK
2015 - (2015-06-19): Sofokaos + Juantxo Skalari & Rude Band + Tirri&Tery
2016 - (2016-06-24): Ze Esatek! + Ufestuek + Tirri&Tery
2017 - (2017-06-23): Esne Beltza + Tirri&Tery
2018 - (2018-06-22): Sofokaos + Kaotiko + Tirri&Tery
2019 - (2019-06-21): Nafarroa 1512 + En Tol Sarmiento (ETS) + Tirri&Tery
2020 - (2020-06-19): https://www.youtube.com/watch?v=UNJrz1uPK8k
2021 - (2021-06-19): Tirri&Tery + Jon Maia + Olaia Inziarte + Skabidean
2022 - (2022-06-24): Drunken Barrels + The Lio + Skakeitan + Tirri&Tery
FILOSOFIA
Batzuetan
ezinezkoa den arren, antolakuntzako kideei, herriaren, jaialdiaren eta barne
antolakuntzaren egoera sozio-ekonomikoa azaldu ahal izateko, lehenengo, taldeekin
hartu emana izatea gustatzen zaie.
“Honekin saiatzen gara taldeak kontziente izatea nola beraientzat nola guretzat hau kontzertu bat baino gehiago dela.” - Antolakuntza.
AUTOGESTIOA, LAGUNTZA TXIKIAK ETA JARDUERAK
Jaialdiaren gastu ekonomikoei aurre egin ahal izateko, urtean zehar, Arizkun Rock-ek jarduera ezberdinak burutzen ditu; Merchandising salmenta, antzerkiak, dokumentalen proiekzioak, zozketak...
Bestalde,
inguruko enpresa eta negozioek, beraien ekarpena egiten diote proiektu honi.
Nahiz ta beti laguntza ekonomikoa ez izan, antolakuntzak izugarri eskertzen du.
Horrez gain, herriko festen antolatzaileak diren herriko gazteen babesa eta laguntza izan ohi dute.
SARE SOZIALAK
Instagram: https://www.instagram.com/arizkunrock/ Twitter: https://twitter.com/ArizkunRock Facebook: https://www.facebook.com/arizkunrock YouTube: https://www.youtube.com/channel/UCSNt4SNoH7h2kOh91Hx3Ewg Korreoa: info@arizkunrock.eus