HISTORIA

 

ARIZKUN ROCK

Arizkun Rock Arizkun herrian antolatzen den doako musika jaialdi bat da, normalean herriko bestetan izaten dena. 2014an sortu zen, lehenengo edizioa 2015ean izanik. Bere edizioetan Euskal Herrian zein Estatu mailan ezaguturiko musika taldeek parte hartu dute. Baita ere sortu berriak diren edo zonaldeko taldeak ere bai.

2023ko martxoaren 6an, komunikatu baten bidez, Arizkun Rock-ek argitaratu zuen aurtengo edizioa azkena izango zela. Jaialdia ospatu baino egun bat lehenago, herrian istripu bat izan zen eta Arizkun Rock eta herriko bestak bertan behera gelditu ziren.

2024eko apirilak 19, komunikatu baten bidez, Arizkun Rock-ek argitaratu zuen edizio txiki bat prestatzen hari direla maiatzak 18rako.

Honen antolakuntzaz arduratzen direnak, herriko gazte batzuk dira. Antolakuntza eta autogestioan oinarrituz, jaialdi txiki honek, musikari eta gremio bereko langileengandik kritika oso onak jaso ditu.

“Jaialdi handietan jotzea ongi dago, baina 600 biztanletara ailegatzen ez den herri batera ailegatu eta atzean dagoen lana ikustea harrigarria da… zein maitasun eta mimoz lan egiten duten ohartzen zara.” - Anonimoa.

HISTORIA

2014 bukaeran, Arizkungo gazte talde bat elkartu zen urteetan herriko festetako egitarauaren barruan burutzen ziren kontzertuei bulkadatxo bat emateko helburuarekin. Horrela, izen handiko taldeekin lanean hastea erabaki zen bertako eta sortu berri diren taldeak atzendu gabe.

Kontzertuak antolatzeko esperientzia eskasarekin, baina musika munduan murgildutako pertsona ezberdinen laguntzari esker, Arizkun Rock urteetan zehar eraikiz doa. Urtero jaialdi txiki hau aitzinera atera ahal izateko, urtez urteko esperientziaren eraginez, oinarriak eta barne egitura solidoak eraikiz.

EDIZIOAK

1. 2015 - (2015-06-19): Sofokaos + Juantxo Skalari & Rude Band + Tirri&Tery

2. 2016 - (2016-06-24): Ze Esatek! + Ufestuek + Tirri&Tery

3. 2017 - (2017-06-23): Esne Beltza + Tirri&Tery

4. 2018 - (2018-06-22): Sofokaos + Kaotiko + Tirri&Tery

5. 2019 - (2019-06-21): Nafarroa 1512 + En Tol Sarmiento (ETS) + Tirri&Tery

6. 2020 - (2020-06-19): https://www.youtube.com/watch?v=UNJrz1uPK8k

7. 2021 - (2021-06-19): Tirri&Tery + Jon Maia + Olaia Inziarte + Skabidean

8. 2022 - (2022-06-24): Drunken Barrels + The Lio + Skakeitan + Tirri&Tery

9. 2023 - (2023-06-23): [Azken edizioa] Andoni Oilokiegi + Ibil Bedi + Olaia Inziarte + Bines Katiko (BERTAN BEHERA)

9. 2024 - (2024-05-18): [Azken edizioa] Laister kartela



FILOSOFIA

Batzuetan ezinezkoa den arren, antolakuntzako kideei, herriaren, jaialdiaren eta barne antolakuntzaren egoera sozio-ekonomikoa azaldu ahal izateko, lehenengo, taldeekin hartu emana izatea gustatzen zaie.

“Honekin saiatzen gara taldeak kontziente izatea nola beraientzat nola guretzat hau kontzertu bat baino gehiago dela.” - Antolakuntza.

AUTOGESTIOA, LAGUNTZA TXIKIAK ETA JARDUERAK

Jaialdiaren gastu ekonomikoei aurre egin ahal izateko, urtean zehar, Arizkun Rock-ek jarduera ezberdinak burutzen ditu; Merchandising salmenta, antzerkiak, dokumentalen proiekzioak, zozketak...

Bestalde, inguruko enpresa eta negozioek, beraien ekarpena egiten diote proiektu honi. Nahiz ta beti laguntza ekonomikoa ez izan, antolakuntzak izugarri eskertzen du.

Horrez gain, herriko festen antolatzaileak diren herriko gazteen babesa eta laguntza izan ohi dute.

SARE SOZIALAK

Instagram: https://www.instagram.com/arizkunrock/ Twitter: https://twitter.com/ArizkunRock Facebook: https://www.facebook.com/arizkunrock YouTube: https://www.youtube.com/@arizkunrock/ Korreoa: info@arizkunrock.eus